
164. zk., 2025eko irailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ERRENTERIAKO UDALA
3701
IRAGARKIA, Informazio Gizarteko Departamentuaren arduradun lanpostua merezimendu lehiaketaren sistema espezifikoaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2025eko abuztuaren 18ko 155 argitaratze zenbakian, Errenteriako Udaleko lanpostuen zerrendako Informazio Gizarteko departamentuaren arduradun lanpostua betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira (kodea: 2602.1).
Eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da 2025eko abuztuaren 19tik aurrera eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Errenteria, 2025eko abuztuaren 18a.
Alkateordea,
BERNARDO LEMOS TABERNA.
RSS