
164. zk., 2025eko irailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3698
AGINDUA, 2025eko uztailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lourdes Dorronsoro Plazaola andrea Hezkuntzako Ikuskaritzaren Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 19ko Aginduaren bidez, ebatzi zen Lourdes Dorronsoro Plazaola andrea Hezkuntzako Ikuskaritzaren Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu izendatzea, izendapen askeko sistemaren bidez (2024ko irailaren 26ko EHAA).
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onesten duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua ezarri zuen, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, Ikuskaritzako lurraldeburuak zuzenean egongo dira ikuskari nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lourdes Dorronsoro Plazaola andrea Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea, erretiroa hartuko duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2025eko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS