Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2025eko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3678

IRAGARKIA, Arrasateko (Gipuzkoa) farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Arrasateko (Gipuzkoa) farmazia-eskualdean dagoen farmaziaren % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten farmazialariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Arabako Osasun Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.

– Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala