Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2025eko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3677

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, jakinarazteko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak erabaki duela B-43/2025-S zehapen-prozedurari hasiera ematea.

Y6395902F AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko ekainaren 23an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bilbon (Bizkaia) dagoen Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluan jasotakoari jarraikiz, arau-hausleak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura, eta hasieran ezarritako zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa aplikatuko zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epeak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko uztailaren 29a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala