Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2025eko abuztuaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3675

AGINDUA, 2025eko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Musuka» Haur-Eskola Pribatuaren baimena iraungitzat emateko dena, jarduerak uzteagatik.

Donostiako (Gipuzkoa) «Musuka» haur-eskola pribatuaren erakunde titularra den «Jostakin SL» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, haur-eskolak duen baimena iraungitzea eskatzen da, jarduerak uzteagatik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren zehazten den haur-eskola pribatuaren baimena iraungitzeko, jarduerak uzteagatik:

Ikastetxearen kodeak: 013467 (EAE) eta 20014155 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Musuka».

Titularra: Jostakin SL.

Helbidea: Olaeta 5, 7 eta 9.

Udalerria: Donostia / San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honako edukierakoak:

● 3 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

Bigarrena.– Ikastetxe horren jarduerak uzteagatiko baimena iraungitzeak 2025-2026 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioari.

Hirugarrena.– Berriz irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzeko arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala