
160. zk., 2025eko abuztuaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3665
AGINDUA, 2025eko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Arangoya» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Aztertu dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 1574/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE), maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); 335/2013 Dekretua, apirilaren 22koa, Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (ekainaren 10eko EHAA), martxoaren 15eko 46/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2025-2026 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Ikastetxearen kodeak: 014620 (EAE) eta 48003281 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Arangoya».
Titularra: Promoción y cultura SA.
Helbidea: Ercilla 18.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-ziklo bat ematea, arratsaldeko txandan.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta komunitaterako zerbitzuak.
○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta da hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta "Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak" izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT /? uri = CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php? id = BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS