
160. zk., 2025eko abuztuaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 3 orri.)
- EPUB (132 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3661
AGINDUA, 2025eko abuztuaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez (2024ko abenduaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegora sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdia egin zen.
Aipatutako prozedura ebatzi ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (2025eko abuztuaren 11ko EHAA), hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen. Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren 11. oinarrian xedatutakoari jarraituz, izangai horiek praktiketako funtzionario izendatuko dira.
Horren ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegora sartzeko lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak. Agindu honen eranskinean daude zerrendatuta.
Bigarrena.– Praktiketako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrera ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak, betiere praktika-fasea egiteko esleitutako lanpostuaz benetan jabetzearen baldintzapean.
Beren destinora sartzen ez direnek prozedurari uko egiten diotela ulertuko da.
Hirugarrena.– Prozesu hau arautzen duen aginduaren 12. oinarrian ezarritako salbuespenezko kasuetan, izangaiek praktikak atzeratzea eskatu ahal izango dute. Atzeratze horrek ez du aldaketarik ekarriko gainerako izangaiei esleitutako plazetan, ez eta hautatutako pertsonen zerrendan ere.
Laugarrena.– Praktiketako funtzionarioak izendatzen direnetik karrerako funtzionarioak izendatzen diren arte, araubide juridiko-administratiboa praktiketako funtzionarioena izango da.
Bosgarrena.– Praktikaldia egiteko lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira eta hautaketa-prozesuaren ondoriozko puntuazioaren arabera esleituko dira. Praktiketako funtzionario izendatu diren izangai hautatuek nahitaez parte hartu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntzako ikuskari gisa duten behin betiko lehen destinoa lortu arte deitzen diren lanpostuak betetzeko lehiaketetan.
Seigarrena.– Agindu honen eranskinean zerrendatutako izangaiak, egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozedurako deialdian ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira.
Hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, dagokion agindua argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horretan, izendapenetik baztertuko dira aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
ERANSKINA
Kidegoa: Hezkuntzako Ikuskariak.
Txanda: Irekia.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Hezkuntzako Ikuskariak.
Txanda: Desgaitasuna.
RSS