Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3659

IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazten dituena (2024ko kuoten deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak dirulaguntzak emateko hainbat ebazpen eman ditu Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen arabera. Laguntza horien bidez, Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzen zaizkio, eta, horretarako, errekurtsoak esleitu dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2024ko martxoaren 27ko EHAA).

Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala