
159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3655
AGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate gehitzeagatik.
Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Fundación Escuelas Ventades» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025–2026 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko bi unitate gehitzeko baimena ematea, unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, eta beste unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014777 (EAE) eta 48006279 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Fundación Escuelas Ventades».
Titularra: «Fundación Escuelas Ventades».
Helbidea: Bentades 7.
Udalerria: Mungia.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honako edukierakoak:
• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, 8 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
• 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate, 13 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
• 2-3 urteko haurrentzako 3 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS