
159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3653
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bitartez iragartzen baita «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren (Euskadiko CCOOren KS) estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutu egin dela; eta gordailutze horren berri ematen baita (Gordailuaren kodea: 76/0/00119).
Aintzakotzat hartuta Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea izapidetzen hasi dela, zeina «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren (Euskadiko CCOOren KS) Estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutzeari baitagokio eta «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren berak aurkeztutakoa baita, ebazpen hau eman da jarraian aipatzen diren egitateak oinarri harturik:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko uztailaren 16an aurkeztu da dokumentazioa, zeinaren bitartez eskatzen baita «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren (Euskadiko CCOOren KS) Estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutu dadila.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak xedatzen duenarekin.
Hirugarrena.– Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da; eta haren eremu funtzionala, berriz, haren estatutuetan ezarritakoa da.
Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek ezarri behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzea egikaritzeko eskumena organo honi dagokio, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa hauxe da: 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako 416/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzkoa.
Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearekin bat datorrela egiaztatu da, eta, beraz, bidezkoa da «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren (Euskadiko CCOOren KS) Estatutuen aldaketaren aktari dagokion dokumentazioa gordailutzea baimentzea eta egitate horren publizitatea egitea.
Aipaturiko oinarriak eta gainontzeko xedapen aplikagarriak aintzakotzat hartuta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Euskadiko Langile Komisioak» Konfederazio Sindikalaren (Euskadiko CCOOren KS) Estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa gordailu dadila agintzea.
Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 23a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS