
159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3652
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Interinok Hezkuntza elkarte sindikalaren eraketaren eta estatutuen dokumentazioa gordailutzea iragartzen eta argitaratzen baita (Gordailuaren kodea: 76/1/00148).
Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Interinok Hezkuntza elkarte sindikalaren eraketaren eta estatutuen dokumentazioa –Egoitz Markaida Riverok aurkeztutakoa– gordailutzeari buruzkoa. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko ekainaren 3an aurkeztu da Interinok Hezkuntza elkarte sindikalaren eraketaren eta estatutuen dokumentazioa gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin, eta honako hauek sinatu dute: Jon Ozcoidi Menchaca, Egoitz Markaida Rivero, Eva Maria Etxeberria Zurutuza, Jon Larrea Del Rey eta Iñigo Hernandez Lopezek. Sustatzaileak dira denak.
Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetako artikuluan ezarritakoa.
Laugarrena.– 2025eko ekainaren 17an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete zen.
Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak ematen dio organo honi Sindikatu eta Enpresa Elkarteen Estatutuak gordailutzeko eskumena.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.
Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Interinok Hezkuntza elkarte sindikalaren eraketa-aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.
Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Interinok Hezkuntza elkarte sindikalaren eraketaren eta estatutuen dokumentazioa gordailutu dadin agintzea. Gordailuan izango duen kodea: 76/1/00148.
Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS