Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3649

1317/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1080/2023 Ebazpenaren bidez, Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna izendatu zen Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko (2023ko ekainaren 28ko EHAA, 122. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abuztuaren 3ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari, Donostialdeko ESIari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala