
159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3648
1316/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Luisa Merino Hernández andrea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 554/2023 Ebazpenaren bidez, María Luisa Merino Hernández andrea izendatu zen Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko (2023ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Luisa Merino Hernández andrea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abuztuaren 3ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS