Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3646

1307/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 1190/2025 Ebazpena, uztailaren 4koa, zeinaren bidez argitaratu baitzen 2020-2021-2022ko EPE-ko txanda irekiaren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1190/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluaren arabera, «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.»

Era horretako huts bat aurkitu da ebazpen horretan (2025eko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Hori dela eta, honela zuzendu behar da:

Eranskinean: 2020-2021-2022 Osakidetzako Enplegu Publikorako destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda erradiodiagnostikoko teknikari espezialista txanda irekia oposizio lehiaketarako blokea,

hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira ebazpen honek egindako aldaketaren eraginpean ez dauden gainerako egintza eta izapideak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1307/2025 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala