
159. zk., 2025eko abuztuaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3645
1305/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten den: 1100/2025 Ebazpena, ekainaren 20koa, zeinaren bidez argitara ematen diren osasun mentaleko erizaina kategorian, 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1100/2025 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren osasun mentaleko erizaina kategorian, 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez estatutupeko lotura finkoa lortu zuten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak honako hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Horrelako akats bat antzeman da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko ekainaren 30ean argitaratutako Ebazpenean, eta zuzendu egiten da. Beraz:
Eranskinean: 2020-2021-2022 Osakidetzako Enplegu Publikorako destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda osasun mentaleko erizaina txanda irekia oposizio lehiaketarako blokea,
hau dioen lekuan:
(Ikus .PDF)
hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen bidez egindako zuzenketaren eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1305/2025 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS