
154. zk., 2025eko abuztuaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3586
IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 22koa, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko zerbitzu-zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak, eranskinean zehaztutako espedienteei dagozkienak.
Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
DOMINGO JULIÁN GUTIÉRREZ ROBLEDO.
RSS