
154. zk., 2025eko abuztuaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
3569
HUTS-ZUZENKETA, Dekretu honena: 157/2024, uztailaren 22koa, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira, 157/2024 Dekretuan, uztailaren 22koa, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria kargutik kentzen duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dena (2025eko uztailaren 28koa, 141. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
– Erdarazko aurkibideko 2025/141 (1/4) orrialdean, eta erdarazko argitalpenaren testuko 2025/3288 (1/1) orrialdean, hain zuzen, izenburuan,
hau dio:
«Decreto 157/2024, de 22 de julio, por el que se cesa al director de Transformación, Planificación y Digitalización en Salud.»
baina hau esan behar du:
«Decreto 157/2025, de 22 de julio, por el que se cesa al director de Transformación, Planificación y Digitalización en Salud.»
RSS