Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2025eko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
3568

IRAGARKIA, Basauriko El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarrien proiektua onartzeari buruzkoa, Bidasoa Ibaia eta Karmelo Torre 12-20 artean. Era berean, nahitaezko desjabetzearen espedientea hasi dela eta obrak gauzatzeak eragindako ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda egin dela aditzera ematen da.

Basauriko Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Basaurin El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarrien proiektua onartzea, Bidasoa Ibaia eta Karmelo 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzeko. Udal Zerbitzu Teknikoek idatzi dute, eta kontrata bidezko aurrekontua milioi bat berrehun eta berrogeita bi mila zazpiehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita zazpi zentimokoa da (1.242.794,67).

Bigarrena.– Aurreko puntuko proiektuan jasotako obrak onura publikokotzat jotzea.

Hirugarrena.– «Basauriko El Kalero eta Basozelai auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarriak – Bidasoa Ibaia eta Karmelo Torre 12-20 arteko irisgarritasuna hobetzea» obraren eraginpeko ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedientea hasi eta okupatu beharra deklaratzea. Obra hori Basauriko El Kalero eta Basozelai auzoetan egingo da, balio justua finkatzeko baterako tasazio-prozeduraren bidez.

Laugarrena.– Ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda egitea, bai eta ondasun eta eskubide horien titularren behin-behineko zerrenda ere, aurreko puntuan aipatutako obra-proiektuan jasotako obrak egin ahal izateko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 7. artikulua eta Nahitaezko Desjabetzearen Erregelamenduaren 16. artikulua betez.

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Desjabetzearen onuradun deklaratzea Basauriko Udala.

Seigarrena.– Interesdunei jakinaraztea, eraginpeko eskubideen behin betiko zerrenda onartzearekin batera, ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla deklaratuko dela.

Zazpigarrena.– Ebazpena kaltetuei jakinarazteko eta jendaurrean jartzeko agintzea. Horretarako, iragarkiak jarriko dira BAOn, EHAAn, probintziako zirkulaziorik handieneko egunkarietako batean eta udaletxeko ediktu-oholean, iragarkia azkenekoz argitaratzen denetik 15 egun balioduneko epean. Horrela, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, egon daitezkeen akatsak zuzentzeko aukera ematen duten datu guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, edo okupazio-beharraren aurka egin ahal izango dute, funtseko eta formazko arrazoiak direla-eta. Halaber, udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Zortzigarrena.– Ukitutako finken egoera materialari edo legezkoari buruzko alegazioak aurkezten badira, edo akatsak zuzentzeko alegazioak aurkezten badira, horiek ebatzi ondoren, interesdunei ebazpen horien berri emango zaie, eta desjabetzearen eraginpeko ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Jendaurrean jartzeko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da automatikoki.

Basauri, 2025eko uztailaren 8a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala