Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2025eko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3567

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita itsaso eta lurraren arteko jabari publikoa okupatzeko baimen-eskaria, Ibar Ezkerra Ikastola Koop. S. eskatua, Plentziako badian eta itsasadarrean uretako prestakuntza emateko (2025-2029).

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, urtebetetik gorako baimen-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Ibar Ezkerra Ikastola Koop. S. Zuzendaritza honetan baimena eskatu du itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Plentziako badian eta itsasadarrean uretako prestakuntza emateko, 2025eko irailaren 15etik 2029ko ekainaren 30era.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/012283 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:

https://www.euskadi.eus/administrazioaren-iragarkia/informazio-publikoa-baimen-eskaera-uretako-prestakuntza-plentziako-badia-eta-itsasadarran/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistroa/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/

Bilbao, 2025eko uztailaren 23a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala