Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2025eko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3566

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 21ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2025eko apirilaren 8ko Ebazpeneko akatsak zuzentzen diren. Ebazpen horretan 2024 ekitaldirako «Zabaldu» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde-onuradunen zerrenda argitaratu zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan honako hau jasotzen da: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

2024 ekitaldirako «Zabaldu» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde-onuradunen zerrenda jasotzen duen eta argitaratzea agintzen duen SPRI-Enpresa Garapenaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpeneko testuan (2025eko maiatzaren 8ko EHAAn argitaratua, 85. zk.) mota horretako akatsak ageri direnez, zuzendu egin dira.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024 ekitaldirako «Zabaldu» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde-onuradunen zerrenda jasotzen duen 2025eko apirilaren 8ko SPRI – Enpresen Garapenaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenean, eranskinen atalean, agertzen den onuradunen zerrenda zuzentzea, zehazki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 85 argitalpeneko orrialdeetan (2tik 7ra bitartean) agertzen den zerrenda.

Hau jartzen duen tokian:

(Ikus .PDF)

Hau jarri behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusian, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2025eko uztailaren 21a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala