
153. zk., 2025eko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (136 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3559
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 11koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Aginduko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia egiten da, Unibertsitate-enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura (2025-2026).
Deialdiaren Aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa-batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta sailburuordeak esleitu egingo ditu, ebazpen bidez. Halaxe argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan, nahiz eta ondoren EHAAn argitaratu ahalko den erakunde onuradunen eta emandako laguntzen zenbatekoen zerrenda, publizitatea eman asmoz.
2025eko ekainaren 26ko deialdia ebatzita, eta hurrengo egunean ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarkien taulan argitaratuta, erakunde onuradunen eta emandako laguntzen zenbatekoaren zerrenda argitara emango da, publizitatea eman asmoz. Hori dela eta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea unibertsitatetik enpresetara ezagutza transferitzeko ikerketa-proiektuak egiteko 2025-2026 aldian emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, zenbatekoak adierazita (ebazpen honen 1. eranskinean jaso dira).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS