
153. zk., 2025eko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3555
AGINDUA, 2025eko uztailaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko zenbait kideren kargu-uztea formalizatzeko eta kideak izendatzeko dena.
Urriaren 26ko 228/2021 Dekretuak Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluaren (aurrerantzean, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseilua) osaera, izendapen-sistema, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea arautzen ditu.
Dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko burua Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuordea izango da, eta buruordea, berriz, arlo horren ardura duen zuzendaria.
Era berean, 4. artikulu horretan ezartzen denez, gehienez ere hamaika kide izendatuko dira, horietako hiru Foru Aldundietako bakoitzak izendatuko ditu, bat Euskadiko Udalen Elkarteak (aurrerantzean, EUDEL), bat Eusko Jaurlaritzan hirigintzaren arloan eskumena duen zuzendaritza ordezkatuz, bat Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ordezkatuz eta Eusko Jaurlaritzan kulturaren arloan eskumena duen zuzendaritzak proposatuta, arkeologiaren arloan prestigioa duen pertsona bat eta gutxienez bi eta gehienez lau aditu, kultura-ondarearen arloan lan egiten dutenak. Kide horiek Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuaren aginduaren bidez izendatuko dira, lau urterako.
Bestalde, 228/2021 Dekretuaren 5.1.b) artikuluak ezartzen duenez, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko partaide izateari utziko zaio izendapena eragin zuen kargua edo lanpostua galtzeagatik.
Gaur arte, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 9ko Aginduak, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kideak izendatzen dituenak eta Kontseiluaren osaera argitaratzen duenak (maiatzaren 13ko EHAA, 92. zk.), ezarri du Kontseiluko kideen osaera. Agindu hori 2024ko apirilaren 19ko Aginduak aldatu zuen (apirilaren 30eko EHAA, 84. zk.); horren bidez, kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatu dira.
Aurreko kideak izendatu eta argitaratu zirenetik lau urteko epea igaro ez denez, ordezkatzen dituzten organoek berariaz eskatuta (ondoren adieraziko dira organo horiek), agerian geratzen da beharrezkoa dela Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko partaideen egungo osaera zati batean berritzea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:
– Mikel Aizpuru Murua jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.
– Juncal Gutierrez Mangado andrea, kide titularra, eta Miren Ibarluzea Santisteban andrea, ordezko kidea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ordezkatuz.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluko kide izendatzea, lau urterako:
– UPV/EHU ordezkatuz Marian Iriarte Ormazabal andrea, kide titularra, eta Amaia Elizalde Estenaga andrea, ordezko kidea.
Hirugarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilua osatzen duten pertsonen osaera argitaratzea, honen arabera:
– Kontseiluburua, Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Kulturako sailburuordea.
– Kontseiluburuordea, Urkiri Salaberria andrea, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
– Kontseilukideak:
– José María Villanueva Sáiz jauna. Ordezko kidea: Javier Fernández Bordegaray jauna.
– Alberto Santana Ezquerra jauna. Ordezko kidea: Arantza González San Román andrea.
– Ainara Iroz Zalba andrea. Ordezko kidea: Josu Maroto Peñagaricano jauna.
– Asier Abaunza Robles jauna. Ordezko kidea Miren Nekane Arzallus Iturriza andrea.
– Jon Asua Aberasturi jauna. Ordezko kidea: Victoria Azpiroz Zabala andrea.
– Marian Iriarte Ormazabal andrea. Ordezko kidea: Amaia Elizalde Estenaga andrea.
– Mario Domínguez Maestre jauna. Ordezko kidea: Ekain Jiménez Valencia jauna.
– Agustin Azkarate Garai-Olaun jauna. Ordezko kidea: Juan José Aguirre Mauleón jauna.
– Ainara Martínez Matia andrea. Ordezko kidea: Amaia Apraiz Sahagun andrea.
– Ana Martínez Salcedo andrea. Ordezko kidea: Xabier Alberdi Lonbide jauna.
– Leandro Cámara Muñoz jauna. Ordezko kidea: Aitor Zubia Azkue jauna.
– Idazkaria, Abdona Gil Abad andrea, Kultura Ondarearen EAEko Zentroko arduraduna.
Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 18a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS