
152. zk., 2025eko abuztuaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3549
IRAGARKIA, 2025eko uztailaren 21ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, alokairurako laguntzen Gaztelagun programako espedientea zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazten dituena.
Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 21a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
RSS