Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2025eko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3546

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 16koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, Ibaiondoko gunean instalazio fotovoltaikoa handitzeko proiektua onetsi duena.

Proiektu honen xedea da Ibaiondoko gunean instalazio fotovoltaikoaren handitzea osorik eraikitzea eta abian jartzea kontratatzeko behar diren obrak kontrata bidez gauzatzeko kontratuaren definizioa eta balorazioa.

Egikaritze materialaren aurrekontua hirurehun eta hogeita hemeretzi mila laurehun eta laurogeita bost euro eta hirurogeita hamabi zentimokoa da (339.485,72).

Obrak kontrata bidez egikaritzeko aurrekontua 403.988,00 eurokoa da, % 6ko mozkin Industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta.

«Ibaiondoko gunean instalazio fotovoltaikoa handitzeko proiektua» izeneko obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, laurehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita bost euro eta berrogeita zortzi zentimo da (488.825,48).

Lanen aurreikusitako iraupena, guztira, bederatzi (9) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132. artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena emango da.

Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onesteko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau

EBATZI DUT:

«Ibaiondoko gunean instalazio fotovoltaikoa handitzeko proiektua» onartzea. Proiektuaren xedea da Ibaiondoko gunean instalazio fotovoltaikoaren handitzea osorik eraikitzea eta abian jartzea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, laurehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita bost euro eta berrogeita zortzi zentimo (488.825,48) izango da, eta obretarako aurreikusitako epea bederatzi (9) hilabetekoa.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Mugikortasun Jasangarriaren Azpiegituren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jartzeko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.

Bilbao, 2025eko uztailaren 16a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.


Azterketa dokumentala