Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2025eko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3542

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 24koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita gazteen emantzipaziorako Emantzipa programaren laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Emantzipa programa arautzen duen Dekretuaren proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak, 2025eko ekainaren 19an, agindu bat eman zuen, dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie, eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako Gazteen emantzipaziorako Emantzipa programaren laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 19ko Aginduan xedatutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 16.1.b) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Gazteen emantzipaziorako Emantzipa programaren laguntzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, eta Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 24a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala