Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2025eko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3541

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, 2024ko ekitaldian ondoko ildoetarako dirulaguntzak ematen dituena: komunitate-eremuan adikzioen arloko tokiko planak garatzen laguntzeko.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aurkeztu diren eskaerak aztertuta eta ebaluatuta, Osasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta, oro har, gai honetan aplika daitezkeen gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko urriaren 22ko Aginduaren bitartez deitu eta araututako laguntzak ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren entitateei esleituko zaizkie.

Bigarrena.– 2024ko urriaren 22ko Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira eman beharreko laguntzak.

Hirugarrena.– Aipatutako aginduaren 10.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, entitate onuradunek laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra edukiko dute.

Halaber, 5. artikuluak azaltzen duen bezala, aplika daitezkeen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan adierazitako betebeharrak alde batera utzi gabe, dirulaguntzen onuradun diren erakunde eta entitateek, aginduaren gainerako artikuluetan ezarritako betebeharrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

– Agindu honetan aurreikusitako ereduak erabiltzea eskabideak aurkezteko eta emandako laguntzak justifikatzeko.

– Dirulaguntza onartzea. Hain zuzen ere, onartutzat emango da dirulaguntza, baldin eta dirulaguntza esleitzen duen ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek dirulaguntza horri beren-beregi uko egiten ez badiote.

– Dirulaguntzaren xede diren jardueren helburua edo izaera aldatzen duten gorabeheren berri ematea.

– Osasun Sailari laguntzea jarduera horiek egiaztatzeko, ikuskatzeko, segimendua egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren babesa berariaz jasotzea diruz lagundutako jarduera guztietan, baldin eta zabaltzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko badira.

– «Datuen alta/hirugarren alderdi interesduna» inprimakia igortzea, aurreko dirulaguntzetara aurkeztu ez denean edo aldaketak izan direnean. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean jasotako konpromisoen arabera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluarekin, entitate onuradunek betebehar hauek ere konplitu beharko dituzte:

– Dirulaguntzak justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkeztea hauei buruzko informazioa: emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak, entitatearen titularrak eta langileak, eta, hala badagokio, dirulaguntzaren xede den zerbitzua emateko kontratatu den entitateko langileak.

– Hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzea.

– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak benetan betetzen direla egiaztatzea, hori egiaztatzeko ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu eta justifikatzea, eta irizpide sozial horiek egiaztatzeko jarduketak egiten uztea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osasuneko sailburuaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 15a.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala