Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2025eko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3534

IRAGARKIA, arau honen huts-zuzenketari buruzkoa: 1/2025 Foru Araua, maiatzaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onestekoa.

2025eko maiatzaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 90. alean «1/2025 Foru Araua, maiatzaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onestekoa» argitaratzean hainbat akats egin zirenez, jarraian aipatzen den zuzenketa egiten da.

– 2. artikulua. Aldatzea urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

Esaten duenean:

Bi.– 66 quinquies artikulu berria gehitzen da, eduki honekin:

«66 quinquies artikulua. Kenkaria emakumeen eta 36 urtetik beherakoen enplegua sortzeagatik.»

Esan behar du:

Bi.– 66 octies artikulu berria gehitzen da, eduki honekin:

«66 octies artikulua. Kenkaria emakumeen eta 36 urtetik beherakoen enplegua sortzeagatik.»

– 12. artikulua. Aldatzea Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Foru Araua.

Bi.– Beste paragrafo bat, azken aurrekoa, gehitzen zaio 5. artikuluaren 2. apartatuari. Hona hemen bere edukia:

Esaten duenean:

«Aurreko 1. apartatuaren g) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio aurreko 1. apartatuaren a), b), c), d) eta f) letretan aipatutako hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari.»

Esan behar du:

«Aurreko 1. apartatuaren g) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio aurreko 1. apartatuaren a), b), c), d), e) eta f) letretan aipatutako hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari.»

– 18. artikulua. Aldatzea urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.

Esaten duenean:

«Bigarrena. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan:»

Esan behar du:

«Bigarrena. 2025eko apirilaren 3tik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan:»

– 19. artikulua. Aldatzea urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

Hamabi.– Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra gehitzen da, eduki honekin:

Esaten duenean:

«Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra. Kultura-arloko interes ekonomikoko taldeak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-sistemaren erreforma eta beste zerga-aldaketa batzuk onartzen dituen maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Araua, kontabilitate-irizpideen arabera ezaugarri bereziak dituen ondare tresna gisa kalifikatu beharreko partaidetzen titular diren interes ekonomikoko taldetako bazkideei ez zaie aplikatuko foru-arau honen 73.1.b) artikuluaren c’) letraren bigarren paragrafoan 66 bis artikuluaren bat eta bi apartatuei dagokienez xedatutakoa, baldin eta ikus-entzunezkoen ekoizpena edo ikuskizunaren ekoizpena eta erakusketa foru arau hori onartu aurretik hasi badira.»

Esan behar du:

«Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra. Kulturaren arloko interes ekonomikoko taldeak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta beste zerga aldaketa batzuk onesten dituen maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Arauaren onarpen egunean interes ekonomikoko taldeen bazkideak kontabilitate irizpideen arabera ondare tresna berezitzat kalifikatu behar diren partaidetzen titular badira, bazkide horiei ez zaie aplikatuko foru arau honen 73.1.b) artikuluko c´) letraren bigarren paragrafoan xedatutakoa, 66 bis artikuluko lehen eta bigarren apartatuekin lotuta, ikus-entzunezko ekoizpena edo ikuskizunaren ekoizpena eta erakustaldia aipatutako foru araua onetsi aurretik hasi denean.»

Donostia, 2025eko ekainaren 4a.

Diputatu nagusia,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala