Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2025eko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3532

IRAGARKIA, Azpeitiako udalerriko (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientea: MCA-G-2011-0059.

Eskatzailea: Azpeitiako Udala.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Azpeitiako Udalari baimena eman zaiola Errezilen (Gipuzkoa) Iturri-Azkiaga iturburutik urteko 15.768 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko. Ebazpen horrekin, hargunearen puntua aldatzen da, ur-emakida 2 zundaketa horizontalen bidez ordezkatuz, Azpeitiako (Gipuzkoa) hiri-hornidurara zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 16a.

Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala