
151. zk., 2025eko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 2 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3523
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 21ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten 2025eko ekitaldian.
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2025eko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen elkarteek 2025eko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten egindako dirulaguntzen deialdia.
Ebazpen horren 5. artikuluan xedatutako epearen barruan, bost erakundek eskatu zituzten laguntzak.
Aintzat hartu da eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko 2025eko ekainaren 26an eratu zen balorazio-batzordeak egindako proposamena, eta aipatutako manuak eta berariaz eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere hartu dira kontuan. Horiek horrela, hau
XEDATZEN DUT:
1.– Kontsumitzaileen elkarteei funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea. Guztira 447.465,75 euro emango zaizkie hemen zerrendatu diren entitateei; zenbatekoak eta kontzeptuak ere adierazi dira:
Euskal Kontsumitzaileen Alkartea – EKA.
IFK: G48305833.
(Ikus .PDF)
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB.
IFK: G48247076.
(Ikus .PDF)
ACUBI – Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea.
IFK: G20172045.
(Ikus .PDF)
FACUA Euskadi – Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean.
IFK: G95889390.
(Ikus .PDF)
ASUFIN – Finantzan Erabiltzaileen Elkartea.
IFK: G04937959.
(Ikus .PDF)
2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
3.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 21a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.
RSS