Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

RESIDENCIAL TABIRA DURANGO, S. COOP.
3493

IRAGARKIA, Residencial Tabira Durango S. Coop. sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

2023ko otsailaren 16ko bilkuran, Residencial Tabira Durango S. Coop. sozietatearen Ohiko Batzar Orokorrak aho batez erabaki zuen kooperatiba desegitea, likidazio soziala hastea, eta likidatzaileak izendatzea. 2025eko martxoaren 4ko bilkuran, berriz, likidatze bidean zegoen Residencial Tabira Durango S. Coop sozietatearen Ohiko Batzar Orokorrak aho batez onetsi zituen likidazioaren azken balantzea eta kooperatibaren ondasunak banatzeko proiektua; hori guztia, bat etorriz Euskadiko Kooperatiben Legean xedatutakoarekin.

Erabaki horien inguruko dokumentazioa interesdunen esku dago kooperatibaren egoitza sozialean.

Bilbao, 2025eko uztailaren 29a.

Likidatzaileak,

BINGEN VIZCARRA IRAEGUI.

VICTOR ROYUELA ZAPATERA.

NAIADE ALTUNA MATAMALA.


Azterketa dokumentala