
149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3492
IRAGARKIA, Eskoriatza udalerriko (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0004.
Eskatzailea: Ezcurra Esko SA.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-02-28ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Ezcurra Esko SAri eman zaiola Eskoriatza udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Deba ibaian urtean 600 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, industria- erabileretarako (terrazak betetzea), 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS