
149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (375 KB - 23 orri.)
- EPUB (1112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3489
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langile funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztia Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 10ean egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2025-01-30eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DU:
Lehenemgoa.– Onartzea eranskinetan jasota dauden teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendako aldaketak.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra interesatuek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez diezaiokete zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiari bi hilabeteko epean, biak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Leioa, 2025eko uztailaren 10a.
Gerentea,
JAVIER VARONA GUARAS.
RSS