Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3488

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Ebazpen honetan antzemandako hutsak: Ebazpena, 2025eko maiatzaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzen 2025eko ekitaldiko deialdia (Ikerlan programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Mota horretako akatsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2025eko maiatzaren 19koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazteak euskal enpresa ekintzaileetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzen 2025eko ekitaldiko deialdia (Ikerlan programa), 2025eko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua (98. zk.). Beraz, zuzendu egin da:

– 2025/2281 orrialdean (15/14), 19. artikuluaren bigarren paragrafoan,

honela dio:

«Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.»

hau jarri behar da:

«Aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.»

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala