Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3487

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko ekainaren 9koa, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak emateko dena (Handitu Egurra 2025).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko hala egitea komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egin behar du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 9ko Ebazpenean (2025eko uztailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.). Ebazpen horren bidez, basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak ematen dira (Handitu Egurra 2025). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenaren 2025/138 (2/4) laburpenaren orrialdean eta 2025/3208 (1/2) orrialdean, izenburuan,

hau dio:

«RESOLUCIÓN de 9 de junio de 2024, del viceconsejero de Alimentación y Desarrollo Rural, por la que se conceden ayudas para grandes inversiones relacionadas con la transformación y/o comercialización de productos forestales (Handitu Egurra 2025).».

Baina hau esan behar du:

«RESOLUCIÓN de 9 de junio de 2025, del viceconsejero de Alimentación y Desarrollo Rural, por la que se conceden ayudas para grandes inversiones relacionadas con la transformación y/o comercialización de productos forestales (Handitu Egurra 2025).».

2025/3208 (2/2) orrialdean, eranskinean,

hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala