
149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3486
AGINDUA, 2025eko uztailaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, aldatzen baita 2025eko ekainaren 10eko Agindua, hain zuzen ere, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2025. urterako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak honako hau ezartzen du: «c) Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira 2025eko ekainaren 10eko Aginduan, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarenean. Agindu horren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2025. urterako laguntzen oinarriak ezartzen dira eta deialdia egiten da, eta 2025eko ekainaren 30eko 122 zenbakidun EHAAn argitaratu zen. Ondorioz, zuzendu egiten da beste agindu honen bidez.
Euskarazko argitalpenaren 2025/2934 orrialdean, (20/13) eta (20/14) hurrenez hurren, 11. oinarrian («Laguntzaren zenbatekoa»),
hau dio:
«[(kostu finkoaren prima – gt) + (lortu gabeko irabazien prima)] x egun kopurua».
Baina hau esan behar du:
«[(kostu finkoaren prima – gt) + (lortu gabeko irabazien prima)] x diruz lagundu daitekeen egun-kopurua»; eta
hau dioen lekuan:
«2.– Erroldatuta dauden arrantzale eta armadoreentzako laguntzaren zenbatekoa dagokien zenbatekoa izango da».
Hau esan behar du:
«2.– Erroldatuta dauden arrantzale eta armadoreentzako laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: eguneko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza bider diruz lagundu daitekeen egun-kopurua eginda ateratzen den zenbatekoa».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 8a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS