Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3484

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 21ekoa, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko emango zaizkien dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.

AURREKARIAK

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (2025eko uztailaren 4ko EHAA) EAEko toki-entitateei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten da.

Agindu horren 4.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari dagokio laguntza horiek kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, aginduaren 4.2 oinarriari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

Horrez gain, aginduaren 4.3 oinarriak adierazten du Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako langile publiko batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela. Organo horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko beharko da.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko emango zaizkien dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bitartez egin da (2025eko uztailaren 4ko EHAA).

Mahaikideak:

Aitor Eguinoa Isasmendi, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako immigrazio-teknikaria.

Laura Tejedor Andres, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako Administrazio-kudeaketako teknikaria.

Idazkaria:

Miren Uxue Arbe Blanco, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako immigrazio-teknikaria.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 21a.

Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria,

IGNACIO FARIÑA SARASQUETA.


Azterketa dokumentala