Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3483

AGINDUA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez bertan behera geratzen baita 2024ko abenduaren 18ko Aginduko hamalaugarren oinarrian ezarritako Balorazio Batzordea (agindu horren bidez, irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako dirulaguntzak deitu eta arautzen dira, 2025erako gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko) eta Balorazio Batzorde berria izendatzen baita.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez (2024ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 253 zk.), Balorazio Batzordea osatuko zuten pertsonak izendatu ziren, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako 2025erako dirulaguntzen onuradun izateko aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko.

Gaur egun, ordea, 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren hamalaugarren oinarrian Balorazio Batzordeko kide izendatutako pertsonek ez dute zerbitzurik ematen Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan, eta, beraz, beharrezkoa da Batzordea egokitzea.

Horregatik, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako dirulaguntzak deitu eta arautzen dira, 2025erako gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren hamalaugarren oinarrian ezarritako Balorazio Batzordeko kide izendatutako pertsonak kargutik kentzea (agindu horren bidez, irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako dirulaguntzak deitu eta arautzen dira, 2025erako gazteriaren arloko programak eta jarduerak garatzeko).

Bigarrena.– Honako pertsona hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide:

1.– Batzordeburua: Oskar Longo Imaz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.

2.– Batzordekidea: Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria. Ordezkoa: Elena Echave Iriondo, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

3.– Batzordekidea: Maider Alcayaga Tolosa, aholkulari juridikoa; idazkaria ere izango da. Ordezkoa: Nora Igartua Ugarte, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala