Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3480

AGINDUA, 2025eko uztailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Markina-Xemeinen (Bizkaia) dagoen «Lea-Artibai» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Lea-Artibai» ikastetxe pribatuaren titularrak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 1593/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 5eko BOE), maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); 250/2012 Dekretua, azaroaren 27koa, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko otsailaren 4ko EHAA); 46/2016 Dekretua, martxoaren 15ekoa, Lanbide Heziketako hainbat tituluri dagokien curriculuma ezarri eta hirugarren urtean beste titulu batzuekin lotutako ikastaro osagarriak sortzen dituzten zenbait dekretu aldatzen dituena (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2025-2026 ikasturterako:

Ikastetxearen kodeak: 014775 (EAE) eta 48006051 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Lea-Artibai».

Titularra: Escuela Profesional Comarca Lea Artibai Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Xemein etorbidea 19.

Udalerria: Markina-Xemein.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da, 20 ikasposturako edukieraz.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.

a) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

a) Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Eragiketa-teknologien inguruneetako zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

3.– Lanbide-arloa: energia eta ura.

a) Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

a) Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: elikagaien industriak.

a) Elikagaiak elaboratzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.

a) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

7.– Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

a) Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

8.– Lanbide-arloa: gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

a) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala