Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3479

AGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Legazpiko (Gipuzkoa) «Doinua» Musika-Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Legazpiko (Gipuzkoa) «Doinua» musika-eskola pribatuaren titularra den «Asociación Musika Eskola Doinua» elkarteak espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Legazpiko (Gipuzkoa) «Doinua» musika-eskola pribatuari «musikoterapia» eta «zeharkako txirula» espezialitateak gehitzeko baimena ematea.

Horrela, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012449 (EAE) eta 20007229 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Doinua».

Titularra: «Asociación Musika Eskola Doinua».

Helbidea: Urola kalea 3.

Udalerria: Legazpi.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

● Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

● Familiak eta espezialitateak:

– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina eta biola.

– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, moko-txirula, saxofoia, piccoloa eta zeharkako txirula.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta, tronboia, tronpa, tuba eta bonbardinoa.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa, akordeoia eta teklatua.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.

– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa eta baxu elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa, dultzaina eta atabala.

– Kantuko espezialitatea: kantu korala.

– Beste instrumentu eta tailer batzuk: musikoterapia.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:

a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.

b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.

Baldintzak betetzen ez badira, emandako baimena baliogabetu egingo da.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala