
149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 4 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3475
AGINDUA, 2025eko uztailaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, beste agindu hau zuzentzen duena: Agindua, 2025eko uztailaren 1ekoa, 2025-2028 epealdian euskarazko proiektu komunikatiboak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Bada, era horretako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko uztailaren 1eko Aginduaren testuan –Agindua, 2025eko uztailaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025-2028 epealdian euskarazko proiektu komunikatiboak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia)–. Agindu hori 2025eko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Aurreko guztia dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aipatutako Agindua zuzentzea, honela:
2025/3027 (22/8) orrialdean 10.3 artikuluan,
hau dio:
«3.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dituzte. Era berean, bide horri jarraituko diote prozeduraren gainerako pausoetan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bideak eta sinadura elektronikoa eskuragarri daude helbide honetan: https://www. euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
https://www.euskadi.eus/micarpeta»
Baina hau esan behar du:
«3.– Pertsona juridikoek eskabidearen izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ditzakete EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez, helbide hauetan:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/0245115
Eskabidea egin ondorengo izapideak kanal elektronikoaren bidez egingo dira, jakinarazpenak barne, «Nire karpeta» atalaren bidez: EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak»
2025/3027 (22/12) orrialdean, euskarazko argitalpenaren 11.4 artikuluan,
hau dio:
«4.– Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon ezean, edo bertan dauden bankuaren datuak aldatu nahi izanez gero, nahiz bide presentziala, nahiz elektronikoa erabili, honako gune honetan aurkitu daiteke informazioa: https://www.euskadi.eus/hirugarrenarenak».
Baina hau esan behar du:
«4.– Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon ezean, edo bertan dauden bankuaren datuak aldatu nahi izanez gero, nahiz bide presentziala, nahiz elektronikoa erabili, honako gune honetan aurkitu daiteke informazioa: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak».
2025/3027 (22/16) orrialdean, artikulu honetan: 20. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa,
hau dio:
«Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak 5 zatitan egingo dira:
a) 2025. urteari dagokion % 55, ebazpena jakinarazitakoan (dirulaguntza onartu eta bi hilabeteko epean).
b) 2025. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2026. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2025. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 25. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.
c) 2026. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2027. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2026. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 25. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2027ko martxoaren 31 izango da.
d) 2027. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2028. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2027. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 25. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2028ko martxoaren 31 izango da.
e) 2028. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45), 2028. urteko dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 25. artikuluko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2029ko martxoaren 31 izango da».
Hau esan behar du:
«Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak 5 zatitan egingo dira:
a) 2025. urteari dagokion % 55, ebazpena jakinarazitakoan (dirulaguntza onartu eta bi hilabeteko epean).
b) 2025. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2026. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2025. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.
c) 2026. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2027. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2026. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2027ko martxoaren 31 izango da.
d) 2027. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45) eta 2028. urteari dagokion lehenengoa (% 55), 2027. urtean dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2028ko martxoaren 31 izango da.
e) 2028. urteari dagokion bigarren ordainketa (% 45), 2028. urteko dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 23. artikuluko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2029ko martxoaren 31 izango da».
2025/3027 (22/21) orrialdean, artikulu honetan: 26. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Hau dio:
«Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure web orrian: www.euskadi.eus/clausulas-informativos/web01-sedepd/es/transparencia/024300-capa2-es. shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML /? Uri = CELEX: 32016R0679 & from = ES)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (www.boe.es/buscar/doc.php? ID = BOE-A-2018-16673)»
Baina hau esan behar du:
«Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure web orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024000-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf».
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 18a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS