Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2025eko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3472

17/2025 DEKRETUA, uztailaren 28koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da sindikatuen erakunde eta konfederazioek eta enpresen konfederazioek kontseiluan dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Agintaldia bi urtekoa izan arren, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatuen erakunde eta konfederazioei eta enpresen konfederazioei aukera ematen die kide titularrak edo ordezko kideak aukeratu dituzten pertsonak aldatzeko.

Aipatutako lege-gaikuntzarekin bat etorriz, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) sindikatuak lehendakariaren ekainaren 19ko 17/2024 Dekretuaren bidez izendatutako bi pertsona aldatu ditu, eta aukeraketa berriak egitea erabaki du.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Alberto Elosúa Alvarado jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide ordezkoa izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT-Euskadi) erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Arantza Niño Nuñez andrearen ordez.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala