Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3461

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 38/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

38/2025 prozedura laburtua, Hondarribiko Udalaren abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozedurako izangai batek eskatuta (2023ko otsailaren 10eko GAO, 28. zk.). Errekurritutako jarduketa 2024ko abenduaren 4ko Ebazpena da, eskatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko uztailaren 4a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala