
148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3460
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpena, interesdunek atzera egin dutela jotzeko eta espedienteak artxibatzeko dena.
Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Jakinarazitako ebazpenean ulertuko da interesdunak atzera egin duela eranskinean jasotako eskabideetan.
Ebazpen horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura Ondarearen zuzendariari, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 121. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 14a.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria,
URKIRI SALABERRIA GRACIA.
RSS