
148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEHENDAKARITZA
3459
IRAGARKIA, prozeduran azaltzen den helbidean aurkitu ezin izan den K20240032 espedienteko interesdunari jakinarazpen bat egiteko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 40. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoari jarraikiz, erantsitako zerrendan ageri den interesdunari zuzenean jakinarazteko ahalegina egin da, baina ezin izan da gauzatu, departamentu honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Hori dela eta, 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere, interesdunari adierazteko jarraian aipatzen den tokian eta ordutegian agertu behar duela aipatutako jakinarazpena jasotzeko. 15 egun naturaleko epea du horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesduna epe horretan agertzen ez bada, agertzeko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazpena hartutzat joko da.
Agertokia: Emakundeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eskubideen Defentsa Arloa.
Helbidea: Manuel Iradier 36, 01005 Vitoria-Gasteiz.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS