
148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3458
EBAZPENA, 2025eko uztailaren 17koa, eLankidetza-Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendu egiten baita 2025eko uztailaren 3ko Ebazpeneko I. eranskineko akats materiala. Azken horren bidez ebazten da garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2025eko deialdia.
Uztailaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (135. zk.) argitaratu zen eLankidetza – Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko uztailaren 3ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2025eko deialdia.
I. eranskinean bi akats material antzeman dira. Alde batetik, EHE-2025BA/0005 espedienteari emandako zenbatekoa 799.999,45 eurokoa da, eta ez 799.999,14 eurokoa, oker argitaratu den bezala. Era berean, erakunde eskatzaile gisa «Albon fundazioa» agertzen den lekuan «Alboan fundazioa» azaldu behar da.
Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako akats materiala zuzentzea, eta, beraz, erreferentziazko ebazpeneko I. eranskinean EHE-2025BA/0005 espedienteari 799.999,45 euro eman zaizkiola adieraztea.
Bigarrena.– Aipatutako akats materiala zuzentzea, eta, beraz, erreferentziazko ebazpeneko I. eranskinean «Albon fundazioa» dioen lekuan «Alboan fundazioa» adieraztea.
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 17a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS