
148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 9 orri.)
- EPUB (464 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3456
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, 2024ko ekitaldian ondoko ildoetarako dirulaguntzak ematen dituena: arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak.
Osasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 8ko aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak, espedientea eta organo kolegiatuaren txostena ikusita, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta Osasuneko sailburuordeari igorriko dio onar dezan. Onartu ondoren, interesdunei jakinarazi beharko zaie deialdian ezarritako moduan, eta 10 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko. Alegazioak aztertu ondoren, behin epea igarota, beharrezko egiaztapenak eta izapideak egin ondoren, sailburuordeak behin betiko ebazpena emango du.
Hori horrela, 2024ko abenduaren 5eko Osasun sailburuordearen behin behineko ebazpena interesdunei jakinarazi zaie eta dagokion epea igarota alegaziorik jaso gabe,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2024ko urriaren 8ko Aginduaren bitartez deitu eta araututako laguntzak Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei esleitzea.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren proiektuei laguntzak ukatzea, bertan jasotako arrazoiengatik.
Hirugarrena.– 2024ko urriaren 8ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraiki ordainduko dira eman beharreko laguntzak.
Aipatutako aginduaren 13.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde onuradunek laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra edukiko dute.
Halaber, aginduaren 14.artikuluak azaltzen duen bezala, erakunde onuradunen betebeharrak aplika daitezkeen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan eta Diru- laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 14. artikuluan adierazitako betebeharren kaltetan izan gabe, honako hauek izango dira (Aginduko beste artikuluetan ezarritako beste betebeharrez gain):
– Agindu honetan aurreikusitako ereduak erabiltzea eskabideak aurkezteko eta emandako laguntzak justifikatzeko.
– Dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza onartu dela ulertuko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean dirulaguntza horri berariaz uko egiten ez badiote erakunde onuradunek.
– Dirulaguntzaren xede diren jardueren helburua edo izaera aldatzen duten gorabeheren berri ematea.
– Osasun Sailarekin lankidetzan jardutea jarduera horiek egiaztatu, ikuskatu, jarraitu, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan.
– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dirulaguntza jasotzen duten jarduera guztietan emandako babesa berariaz erakustea (zabaltzen edo argitaratzen direnean).
«Datuen alta/hirugarren alderdi interesduna» inprimakia igortzea aurreko dirulaguntzetara aurkeztu ez denean edo aldaketak izan direnean. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
EAEko Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako VII. Planean adierazitako konpromisoen arabera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluarekin, entitate onuradunek betebehar hauek ere konplitu beharko dituzte:
– Dirulaguntzak justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkeztea hauei buruzko informazioa: emandako zerbitzuaren azken onuraduna edo erabiltzaileak, entitatearen titularrak eta langileak, eta, hala badagokio, dirulaguntzaren xede den zerbitzua emateko kontratatu den entitateko langileak.
– Hizkera eta irudi ez-sexistarik erabiltzea.
– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak benetan betetzen direla egiaztatzea, hori egiaztatzeko ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu eta justifikatzea, eta irizpide sozial horiek egiaztatzeko jarduketak egiten uztea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osasuneko sailburuaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 22a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS