Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3454

AGINDUA, 2025eko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen «Azpeitiko Haurreskola-Uztaro» Partzuergoko Haur Eskolaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide-heziketa eskaintzen dituzten ikastetxe publikoak Bigarren Hezkuntzako Institutu deituko dira.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezartzen denez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izen orokorraz gain, ikastetxeek izen espezifiko bat izan behar dute.

Azpeitiako (Gipuzkoa) «Azpeitiko Haurreskola-Uztaro» Partzuergoko Haur Eskolaren izen espezifikoa aldatzeko eskabidea aztertu da. Ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak erabaki zuen hori 2025eko maiatzaren 13an, ikastetxearen autonomia-eremuko azken arduraduna den aldetik, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta horretan eskumena duen Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena egin du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz. Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen «Azpeitiko Haurreskola-Uztaro» Partzuergoko Haur Eskolaren izen espezifikoa aldatzea onartzea; aurrerantzean, «Uztaro-Izarraizpe Haurreskola Publikoa» izango du izena eta, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodea: 013361 (EAE) eta 20013461 (unibertsala).

Izen orokorra: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: «Uztaro-Izarraizpe Haurreskola Publikoa».

Helbidea: Euskal Herria 47-48-49.

Udalerria: Azpeitia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala