Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2025eko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
3447

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 25ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren 2025eko maiatzaren 22ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2025eko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.), eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritza, 520010 kodea, 173 dotazioa.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala