
147. zk., 2025eko abuztuaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3442
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa) udalerrian dauden Abasotxo eta Etxeaurre iturburuetako urteko 132 m3-en aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, ureztatzeko.
– Espedientea: A-G-2024-0025.
– Eskatzailea: Dolores Arana Trojaola.
– Hartunearen kokapena: Arrasate (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
Abasotxo Iturburua X: 537.950 Y: 4.768.052.
Etxeaurre Iturburua X: 538.095 Y: 4.768.006.
– Eskatutako urteko bolumena: 132 m3 urtean.
– Uraren erabilera: ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Abasotxo izeneko lehenengo iturburuaren urak kutxarila batez hartzen dira, eta depositu baterantz bideratzen dira ¾ hazbeteko tutu baten bidez. Depositutik txorrotarantz eta baratza ureztatzeko erabiltzen den mangerarantz bideratzen dira. Ibilbide osoan zehar urak grabitate bidez bideratzen dira. Bigarren iturburuko urak baserri azpian biltzen dira, eta 0,32 l/s-ko emaria sortzen duen moto-bonba baten bidez mangera baterantz bideratzen dira baratza ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS