Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2025eko abuztuaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3437

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 35/2024 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten da 2025eko maiatzaren 20an eman dela ebazpen-proposamena, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko. Epe horretan espedientea aztertu ahal izango du Arabako Lurralde ordezkaritan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 1a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala